Informazioa eta erreserbak.
Zer sartzen den Smoothing Road Tourren

Zikloturistentzat.

  • Harrera Donostiako Silken Amara Plaza hotelean ibilbidea hasi aurreko egunean, taldearen aurkezpena, ekipamenduak eta GPX formatuko trackak banatzea, eta ordutegiak, ibilbideak, jarduerak eta abar azaltzea.
  • Smoothing Road Tourreko BIORACER ekipamendu pertsonalizatuak (maillota eta kulota).
  • Bizikleta aukeran; ORBEA Terra edo ORBEA Gain elektrikoa.
  • Bost gau hitzarturiko hoteletan, logela bikoitzean eta ostatua eta gosaria barne direlarik.
  • Afariak, zehazturiko jatetxeetan.
  • Ibilbide bukaerako sagardotegi afaria.
  • Pintxo-dastaketa arratsaldean bigarren etaparen amaieran, Gasteizko Toloño tabernan.
  • Bizikletak gordetzeko zerbitzua hoteletan.
  • Kirol-arropa garbitzeko eguneroko zerbitzua.
  • Istripu-asegurua.
  • Aireportu-hotel-aireportu iritsiera eta irteera eguneko transferrak.
  • Ekipajearen garraioa (20 kg-ra bitarteko maleta).
  • Bi laguntzaile ibilbide bakoitzeko.
  • Laguntza teknikoa eta ordezko materiala ibilbide guztian.

Lagunentzat.

  • Harrera Donostiako Silken Amara Plaza hotelean ibilbidea hasi aurreko egunean, taldearen aurkezpena.
  • Bost gau hitzarturiko hoteletan, logela bikoitzean eta ostatua eta gosaria barne direlarik.
  • Afariak, zehazturiko jatetxeetan.
  • Ibilbide bukaerako sagardotegi afaria.
  • Pintxo-dastaketa arratsaldean bigarren etaparen amaieran, Gasteizko Toloño tabernan.
  • Ekipajearen garraioa (20 kg-ra bitarteko maleta).
  • Aireportu transferrak.
  • Garraio-zerbitzua hotel bakoitzetik etapa bakoitzaren amaierako hotelera. Garraioa irteerako ordu jakin baterako kontratatuko da, eta etapa amaierako hotelean utziko ditu bidaiariak.
  • Lagunek eguna libre edukiko dute zikloturistek etapa egin bitartean, eta hiri bakoitzean kultura-bisitak, bisita gastronomikoak eta abar kontrata ditzakete, hiriak ondo ezagutzeko.

Partaideak eta datak

  • Talde bakoitzeko partaide-kopuru minimoa 6 lagunekoa izango da, eta 16koa maximoa.
  • Gure ibilbidea egun hauetan egingo da:
    • 6 zikloturistek edo gehiagok osaturiko taldeen kasuan, haiek nahi dituzten egunak aukeratu ahal izango dituzte.
    • Banakako partaideen edo 6 partaide baino gutxiagoko taldeen kasuan, toki libreak dituzten eta dagoeneko kontratatuta dauden ibilbideak eskainiko zaizkie, edo hilabete bakoitzeko lehenengo asteburua eskainiko zaie, horrela gutxienez 6 laguneko talde bat osatzen saiatzeko eta, hala, ibilbidea egin ahal izateko..
Smoothing Road Tour Zikloturista2400 € etatik aurrera

Zikloturista bakoitzeko prezioa, goian aipaturiko baldintzetan eta bezeroarekin adosturiko egunean.

Smoothing Road Tour Laguna2200 € etatik aurrera

Prezioa pertsona bakoitzeko, goian aipaturiko baldintzetan eta bezeroarekin adosturiko egunean.

* Pakete turistikoaren prezioan ez da sartzen paketean berariaz sartuta ez dagoen ezein gasturik. Eskatu prezioa banako gela.

Erreserba ezazu zure Smoothing Road Tour ibilbidea

01

Idatz iezaguzu

Esan zenbat zikloturista eta zenbat lagun zareten, eta zer egunetan egin nahi duzuen ibilbidea.
2

Hitz egingo dugu

Zurekin harremanetan jarriko gara, eta elkarrekin adostuko ditugu xehetasun guztiak. Dena zure gustukoa izatea nahi dugu
3

Goza ezazu!

Smoothing Road Tourren ikusiko dugu elkar, eta elkarrekin biziko dugu bizikletazaleentzako esperientzia handi hau.