Image

Sentitu Euskadi zure bizikletatik

Esperientzia bat Euskadin zehar

Euskadin bizikletan ibiltzeko zaletasun handia dugu. Gure ibilbideak lau egunetan zeharkatuko du Euskadi, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaia probintzietan barrena, eta gure hirien erdigunean utziko gaitu: hotelik onenetan, Gasteiz, Iruña, Donostia eta Bilbo ondo ezagutzeko, jatetxerik modakoenetan afaltzeko eta gure gastronomia dastatzeko.

Ibilbide honetan ezer ez zaigu faltako: buru-belarri egin dugu lan, zuek ondo pasatzeko ezertaz kezkatu gabe, eta xehetasun guzti-guztiak zaindu ditugu.

Zikloturismo jasangarria

Talde txikientzat pentsatutako zikloturismoko ibilbidea, urteko edozein sasoitan egiteko egokia.

Gure ibilbideetan oreka beti dugu helburu, gure parke naturalak erakutsiko ditugu, gure kultura ...

Kalitatezko txirrindularitzaren eta turismoaren arteko oreka ezin hobea.

Lagun izango gaituzu ibilbidean.

Gure ibilbidean, bi laguntzaileren eta ibilgailu baten laguntza izango dugu uneoro, aldatzeko gurpil, tresna eta ordezko bizikletak eskura izateko beti; haien esku egongo da ibilbidearen zerbitzu teknikoa, ibilbiderako hornidura eta partaideen ekipajearen garraioa.

Hornidura. Ez duzue ezertaz arduratu beharrik. Kirol-gehigarrien Born etxea arduratuko da barratxo energetiko, bidoi, gel, gatz eta abarren horniduraz, zuei ez dakizuen ezer falta; gainera, etapa bakoitzean establezimendurik onenak aukeratu ditugu, pic-nic bat egin eta indarberritzeko.

Gure istripu-aseguruak babestuta egongo zarete uneoro.

4 etapa. 520 km 7200 m
Paisaia zoragarriak

Gure helburua ez da ibilbiderik gogorrenak egitea, edo ezinezko ehunekoak betetzea, edo mendate handiak igotzea. Beste txirrindularitza-mota bat gustatzen zaigu, lasai ibiltzea, kilometro bakoitzaz gozatzea. Dena den, argi ibili, kontuan izan 135 kilometro ingurukoak direla 4 etapak, eta, azken batean, erronka bat da. Entrenatuta etorri behar da.

Sentsazio, barre, gozamen eta benetako txirrindularitzaz beteriko 520 kilometro, denbora askoan gogoan izango ditugunak.

0 Etapa. Harrera eta aurkezpena.

Donostiako Silken Amara Plaza hotelean elkartuko gara lehenengo etaparen bezperan. Smoothing Road Tourren antolakuntzak proba aurkeztuko du egun horretan, eta xehetasun guztien berri izango duzue: ordutegiak, ibilbidean zuekin joango diren laguntzaileak, etab.

Ekipamendu pertsonalizatuak eta trackak emango dizkizuegu, GPX formatuan, zuen zalantza guztiak argituko ditugu eta hurrengo egunerako hitzordua jarriko dugu; hurrengo egunean, zuen abenturari hasiera emateko.

 Gau horretan, Amara Plaza hoteleko jatetxean edo hiriko Parte Zaharrean bertan dagoen Astelena jatetxean izango da afaria, erreserba egitean aukeratu duzuenaren arabera.

Etapa 1. San Sebastián - Pamplona

114 Km
2092 mts Malda
2 mendateak

Lehendabiziko etapa Silken Amara Plaza hotelean hasten da, bertan abituallamientoak banatuko direlarik.

113 kilometroko ibilbidea …50 kilometroan Basakabi mendatea 14km eta %6 aldaparekin. Ultzama bailaran eten txiki bat egingo da bokadu bat hartzeko eta indarrak berritzeko eta ondoren pagadi artean gure ibilbidea jarraituko dugu.

98. kilometroan azken mendatea igoko dugu, Markalain gaina.3 km %3.5 eta Iruña aldera jeitsiko gara ,bertan Sercotel Leyre hotelean atsedena hartuko dugu.

Afaria Europa jatetxean serbitzatuko da , hiriguneko Gaztelu Plazan.

Etapa 2. Pamplona - Vitoria / Gasteiz.

124 Km
2058 mts Malda
2 mendateak

Bigarren etapa 7km %8 duen 15. Kilometroan, Etxauri mendatean hasten da .

Eulate, Larraona zeharkatu ondoren, Maestun geldialdia egingo da indarrak berritzeko eta 4.5km %5 Azazeta mendateari aurre egiteko; ondoren Silken Ciudad de Vitoria hotelean eguneko etapa bukatuko da.

Juan Gil chef-aren eskutik Zabala jatetxean afaria zerbitzatu aurretik Toloño tabernan pintxo dastaketa izango dugu.

Atsedena…gosaria eta Aurrera.

3. Etapa. Gasteiz – Bilbo.

126 Km
1732 mts Malda
2 mendateak

Bigarren etapako 126 kilometroen hasi aurretik, argazkiak aterako ditugu Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan.

Hasi eta berehala, Zaldiarango mendateari ekingo diogu: oso mendate erraza da igotzeko 4,2 kilometrokoa eta % 4,5eko batez besteko malda duena. Mendateak Trebiñu konderrian barneratuko gaitu, eta handik, bigarren mailako errepide nekagarri samarretan barrena, Gesaltza Añanako Haran Gatzatura inguratuko gara, zeina Munduko Nekazaritza Ondare izendatua baitago. Geldialdi teknikoa egingo dugu han, behatokian, instalazioak ikusi ahal izateko.

Ibilbideak aurrera jarraitzen du, eta 70. kilometroan Urduñako mendatera iritsiko gara. Mendatearen alde leunetik igoko gara (% 2,5eko batez besteko malda), eta, jaitsi ondoren, hamaiketako txiki bat egingo dugu Urduñan.

Berriro ibilbideari ekin eta berehala, etapa honetako azken aldapak igo beharko ditugu, Arespalditzara iritsi arte. Handik hasita, azken 20 kilometroak egingo ditugu, aldapan behera Bilboraino; han, Nerbioi ibaiaren ondoko bidegorria hartuko dugu, Hesperia Bilbao hoteleraino, San Mames futbol-zelaian, Euskalduna jauregian, Guggenheim Museoan eta Zubizuri zubian barrena.

Hotelean gordeko dizkigute bizikletak, eta afaria Guggenheimeko Bistró jatetxean izango da. Mahaian eseri aurretik, harrera egingo digute cavarekin beren terraza pribatuan, eta Bilboko tokirik berezienetako batean egoteko aukera izango dugu.

4. Etapa. Bilbo - Donostia

141 Km
2193 mts Malda
3 mendateak

Smoothing Road Tourren hirugarren eta azken etapa ez da hasiko bizikletan, Artxandako Funikularrean baizik. Hiru minutuan, izen bereko mendiko behatokira eramango gaitu funikularrak; handik, argazki zoragarriak egin ahal izango ditugu, eta zain izango ditugu gure bizikletak abentura honen azken 141 kilometroak egiteko.

Etaparen hasieran, Larrabetzura jaitsiko gara, eta, herria igaro ondoren, 22. kilometroan Morgako mendatea igoko dugu (4,5 km eta % 5,3ko batez besteko malda). Mendatea jaitsi ondoren, Gernikako sarreran egongo gara, eta, handik, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Lagako hondartza eta Laidako hondartza ikusten diren behatokira joango gara. Gero, Lekeitiora abiatuko gara, kostara, eta ez dugu kosta utziko Donostiara iritsi arte. Ondarroatik igaroz, 70. kilometroan, hamaiketakoa egingo dugu; ondoren, Mutriku eta Debatik pasatuko gara, eta 80. kilometroan Itziarko mendatea igo beharko dugu (4,5 kilometrokoa eta % 4,2ko batez besteko malda). Amaierako zatian, Zumaia, < strong>Getaria, Zarautz eta Oriotik igaro ondoren, Igeldo gainera igoko gara (4 km, % 6,5eko malda), eta handik behera jaitsiko gara Donostiaraino, Kontxako badiaraino; han amaituko dugu bira hau, eta dutxa eder bat hartuko, denbora askoan gogoratuko ditugun sentsazio, barre, gozamen eta benetako txirrindularitzaz beteriko 520 kilometro egin ondoren.

Esta última noche se hará la cena fiesta de fin de ruta en una famosa sidrería con los miembros de la organización Smoothing Tracks.

Gu arduratzen gara guztiaz.
Hotelik onenak aukeratzen ditugu, eta ateraino eramaten zaitugu.

Hotelik onenak aukeratu ditugu zuentzat, lekurik onenetan, gure hiriburuetako egonaldiaz benetan goza dezazuen.

Hotel guztiek dute bizikletak gordetzeko lekua, ezertaz ez kezkatzeko. Ostatua eta gosaria egingo ditugu hoteletan; gelak bikoitzak izango dira.

Image

Hotel Sercotel Leyre

Sercotel Leyre Hotel modernizatua eta dotorea den hotela da, Iruñeko erdialdean, Ta Estafeta kaletik eta zezen plazarengandik oso gertu Instalazioak guztiz berrituak dira eta etxean sentiaraziko zaituzten arreta pertsonalizatua eskaintzen dute
Image

Silken Ciudad de Vitoria hotela

Gasteizen dago, Espainiako hiririk ederrenetako batean, hiriaren izen bereko hotela hau Hotelaren fatxada klasiko ikusgarriaren atzean, jatetxe garaikide bat dugu, bai ekipamenduari bai zerbitzuei dagokienez, eta, haiei esker, eroso eta lasaiak dira bezeroen egonaldiak, Gasteizen erdigunean bertan.
Image

Hesperia Bilbao Hotela

Koloretako leiho koloretsuek oso itxura deigarria ematen diote NH Collection Ría de Bilbao hotelaren fatxadari (lehen Hesperia Bilbao zuen izena), eta nabarmendu egiten da Bilboko ibaiertzeko pasealekuan. Toki pribilegiatuan dago, Guggenheim Museoaren pare- parean, merkataritza-gunetik eta finantza-eremutik 5 minutura oinez.
Image

Silken Amara Plaza hotela

Silken Amara Plaza hotela Peña Ganchegui arkitekto ezagunaren eraikin moderno batean dago. Eraikinaren kanpoalde ausarta eta teknologia aurreratuak barnealde dotore bat estaltzen du, hiriarekin bat datorrena. Donostiako gure hotela ibilbide ikusgarri baten abiapuntua da, oinez joan baikaitezke handik Kontxako badiaraino edo Parte Zaharreraino.

Gu arduratzen gara guztiaz.
Gastronomiarik onena jatetxerik onenetan.

Hiriburu bakoitzeko jatetxerik ikusgarrienak dira, moda-modakoenak. Zuentzat pentsatutako menuekin, gure gastronomia dasta dezazuen. Gure esperientzia honekin erabat gozatzeko.

Zabala jatetxea

Gazteizko erdi aroko gunean kokaturik dagoen Zabala jatetxeak, berrikuntza eta tradizioa uztartzen ditu lokal ikusgarrian. Informalki afaltzeko mokaduez gain, ikatz begetalean erretako betiko jakiak ere prestatzen dituzte.

Gazteizko erreferentziazko jatetxea Juan Gil sukaldadiaren eskutik.

Bistró Guggenheim Bilbao

Bistró Guggenheim Bilbaok sukaldaritza librea aldarrikatzen du: sustraiei eta kultura bati lotuta egonik, abangoardiako testuingurura egokitzen dena, zapore eta ehundurak galdu gabe.

Antzinako errezetak eta saltsak dira haren lanaren oinarri, baina finduak, landuak eta jende gehienarentzat egokituak; izan ere, sukaldaritza zaporetsua eta osasuntsua nahi du jendeak, testuinguru informal batean.

Plaza jatetxea

Plaza Jatetxean aukera ugari dituzu, zure neurrira denak: pintxoetan oinarrituriko aperitiboak, mokadu beroak, ogitartekoak eta sandwichak, edo Euskal Herriko eta nazioarteko sukaldaritzako plateretan oinarrituriko otordu goxo-goxoak.

Luis Miguel Petrirena chefak eskaintza gastronomiko irudimentsu eta zaindua prestatu du, eta seguru gaude ez diela hutsik egingo Donostiara joaten direnei.

Astelena jatetxea

Ander Gonzálezek eta berak zuzentzen duen talde gazte baina eskarmentu handikoak euskal gastronomia modernoaren jaki goxo eta berezi-bereziak eskainiko dizkizuete. Sukaldaritza honek ez du epel utziko inor.

Primeran zainduta daude jatetxeko xehetasun guzti-guztiak, zentzumen-festa benetakoa izan dadin bezrroarentzat.

Toloño

Enrique Fuentes sukaldaria eta haren emazte Carmen Bargaño buru dituelarik, Gasteizko ikur gastronomikoetako bat da Toloño taberna 1995etik.

Sari ugari irabazi dituzte sasoiko produktuekin egindako Toloñoko pintxoek. Tradizioa eta modernitatea batzen ditu jatetxeak, sormena eta ondo egindako gauzenganako grina.

Europa jatetxea

Michelin izar batekin aitortua 1993tik, Iruñeko erdialdeko Europa jatetxeak zazpi jangela pribatu ditu, gehienez 120 lagunentzako lekua, dekorazio zaindua eta pertsonalizatua jartzen baitugu beharko zenituzkeen azken irtenbide teknologikoak, baita gure profesionalen aholku onena ere