Image

Araba,amaigabeko ingurunea Gravel txirrindularitzarako

Txirrindularitza berria probatu

Gravel-a abenturazko txirrindularitza berria eta zirraragarria, errepideko bizikleten mugak sahiesten dituena. Balio-aniztasuna, askatasuna eta natura. Gravel-a hoberen definitzen dituzten hiru hitz.

Gravel-arekin bukatu da mendia eta errepidearen edo asfaltu eta lurraren artean aukeratu beharra.

Araba ezagutu, asfaltutik urrun

Arabako eskualdea aurkikuntza da, ustekabea da, bere aniztasunagatik, bere adeitasunagatik, batek pauso bakoitzean Araba ezberdinekin topo egiten duela sentitzen du, eta denak ezagutzeko beharra izango du…

Ehundaka kilometroko pistak, herriak, paisaiak, txirrindularitza hutsa, landa inguruan, inguru amaiezinan, historia arnasten, ustekabeak metro bakoitzean, une bakoitzean…

Abentura esku hoberenetan.

Gure ibilbideak momentu oro bi laguntzaile eta ibilgailu batekin kontatzen du; hauek zerbitzu teknikoaz ( gurpilak, erremintak eta ordezko txirrindak), horniduraz eta partehartzaileen ekipajen garraioaz arduratuko dira.

Hornidura. Ez zarete ezertaz arduratu behar. Born kirol elikaduren etxeak beharrezko elikagaiak, bidoiak, gelak, gatzak eskaintzen dizkigu; etapa bakoitzean mokadu bat jateko geldialdia ere izango dugu.

Istripu-aseguruaren babesa ibilbide osoan.

4 Egun. 3 Etapa. 232Km.
Sentsasio berriak.

“ pauso berri bakoitzarekin eskualde berri bat ezagutzen ari garen sentsazioa izango dugu, eskualde ezberdin bat kantoi bakoitzean, eta ez dugu jakingo zeinekin geratu…Araba eskualde ikusgarria da…harrigarria…eta amaigabea "

0.Eguna. Harrera eta aurkezpena.

Aireportuan partaideak jaso eta Silken Ciudad de Vitoria transferrarekin hasiko da gure aventura.

Hotelean logela banaketa eta ibilbide aurkezpena egingo da…tracks-en banaketa, ekipazioak, bizikleten azken ikutuak…eta sor daitezkeen zalantzak argituko dira.

Lehen eguneko afaria, Gasteizko erdigunean kokaturik dagoen Colmado del Toloño jatetxean izango da.

Silken Ciudad de Vitoria

Vitoria / Gasteiz

Colmado del Toloño Jatetxea

Vitoria / Gasteiz

1. Eguna. Vitoria / Gasteiz - Laguardia.

Hotelean gosaldu, ekipajea jaso eta irteera bizikletaz hoteletik.

Irteeraren argazkiak Amabirjina Zuriaren Enparantzan eta Salburua Atarian; hortik aintzinako Vasco-Navarro trenaren ibilbidea hartuz eta Laminoria goikaldea igaro ondoren, Maestuko atarian eta Izki parke naturalean aurkituko gara; hauek pista ikusgarrietatik zeharkatuko ditugularik.

Bazkaria parkeko irteeran, araba mendiko BTT gunean; pistak zeharkatuz Kantauri mendilerrora hurbilduko gara; ondoren errepidez Bernedoko portua igaro eta Arabako errioxan izango gara. Jarraian Laguardiako Sercotel Villa de Laguardia hotelean atseden hartuko dugu.

Arratsaldean ardo-dastatze itsua egingo dugu Javier San Pedro Ortega upeltegian, inguruko upeltegi arrakastatsuenetariko batean.

Laguardia herrira bisita eta gau horretako afaria Villa de Laguardia hotelean bertan zerbitzatuko da.
0
0

Antzinako euskal trenbidearen ibilbidea

Dastaketa Javier San Pedro Ortega upeltegietan

2 Eguna. Laguardia - Laguardia.

Laguardia

Mahatsondo arteko pistak
Bigarren eguneko etapa hoteletik egingo da beharrezko hornidura banatu ondoren.

Pistetatik hegoalderantzko norabidean irtengo gara Elciego herriraino; hortik Ebro ibaiaren bidea jarraituz San Vicente de la Sonsierra herrira iritsiko gara.

Bertan, ibaia zeharkatuko dugu erromatar zubitik eta mahatsondoz inguratutako pistetatik Elciegora itzuliko gara; hemen, mahatsondoz inguratuta bazkaldu ondoren Laguardiara zuzenduko gara bigarren etapari amaiera emanez.

Arratsaldean Bainuetxea eta Spa sesioa hotelean; gero Elciego bisitatu eta afaria Pago de Larrea upaldegiko jantoki pribatuan.
0
0

3. Eguna. Laguardia - Vitoria / Gasteiz.

Hotelean gosaldu, ekipajeak jaso eta irteera bizikletaz pistetatik Kantauri Mendilerroa berriro zeharkatzeko eta Arabako Errioxa agurtzeko…bertako begiratokian argazkiak.

Bazkaria Peñacerrada harresidun herrian, non bertako Hegoaldeko ate ikusgarria bisitatuko dugun; hortik, pistetatik, Sáseta herrira iritsiko gara eta Ayuda ibaiko haizpitartea igaroko dugu Okina herriraino

bertatik Gasteizera jeitsi eta hotelean atseden hartuko dugu. Arratsalde partean, Gasteizko Toloño taberna ospetsuan pintxo dastaketa egingo dugu.

Ondoren, ibilaldi bukaerako omenaldi afaria Zabala jatetxean izango da Juan Gil sukaldari ezagunaren eskutik.
0
0

Sierra de Cantabria behatokia

Peñacerrada

Askatasuna

Lurra? Asfaltua? Hartxintxa? Dena nahi dut!

Guztiaz arduratzen gara.
Jatetxe eta hotel hoberenak aukeratzen ditugu.

Hotelik hoberenak bazter hoberenetan aukeratu ditugu gure ibilbidean zaudeten bitartean topera goza ezazuen.

THotelek bizikleten gordailuak dituzte zuen lasaitasunerako. Ostatu-erregimena logela bikoitzeko geletan gosariak barne.

Image

Silken Ciudad de Vitoria hotela

Gasteizen dago,Espainiako hiririk ederrenetako batean, hiriaren izen bereko hotela hau . Hotelaren fatxada klasiko ikusgarriaren atzean, jatetxe garaikide bat dugu, bai ekipamenduari bai zerbitzuei dagokienez, eta, haiei esker, eroso eta lasaiak dira bezeroen egonaldiak, Gasteizen erdigunean bertan.
Image

Villa de Laguardia Hotela

4 izarreko spadun hotel hau Arabar Errioxan kokaturik dago, Logroñotik gertu eta mahatsondoz inguratuta. Instalakuntzak familian, bikotean edo lagunekin egonaldi atsegin bat izateko pentsatuak daude. Sercotel Villa de Laguardia Logroñotik 15 kilometrotara kokaturik dago hainbat ibilbide gastronomiko eta enoturistikoen inguruan.

Guztiaz arduratzen gara.
Gatronomiarik hoberena jatetxe eta upeltegi hoberenetan.

Pago de Larrea

Ebro ibaiertzean; ingurune ikusgarrian dagoen lursaila. Lursail paregabea kokapen ezin hobean; eskarmentuan oinarritutako lan onak, ezagutzak eta ilusioak berezko nortasuna duten ardoak sortzen dituzte.

Kalitatea eta familiarteko tratua; bere ardoak mimoz eta pasioz ekoizten dituen upeltegia. Caecus izeneko ardoa besteak beste, gogoratzeko moduko ardoa.

Javier San Pedro Ortega

Hasieratik kezka, ilusioa eta eskarmentua helarazten du; horretaz gain, lau belaunaldiren ezagutza gehitzen bazaizkio emaitza ezin hobea da. Javierrek lantalde gaztea eta upeldegi harrigarria uztartu ditu; beti ere ideia argiekin eta nortasun propioarekin. Lur zati bakoitzerako jatorri hoberenetako mahatsondoak aukeratuz, lortutako ardoak ezin hobeak dira; ondo pentsatutakoak, orekatuak eta nortasuneko ardoak dira. Javierrek istorioak kontatu nahi dizkigu bere ardoekin eta guk entzutea gustuko ditugu.

Zabala jatetxea

Gazteizko erdi aroko gunean kokaturik dagoen Zabala jatetxeak, berrikuntza eta tradizioa uztartzen ditu lokal ikusgarrian.

Informalki afaltzeko mokaduez gain, ikatz begetalean erretako betiko jakiak ere prestatzen dituzte. Gazteizko erreferentziazko jatetxea Juan Gil sukaldadiaren eskutik.

El Colmado de Toloño

Jatetxe honetan sartu orduko behatu daiteke detaile txikiei jartzen dieten arreta; gauza bakoitza bere lekuan dago. Ondo sentitzeko lekua, eramaten ustekoa, bere lana gustuko duenak sortua.

Gazteizko erdialdean. Sonia Fuertes-ek aho zabalik uzteko lekua sortu du…ez pentsatu…gozatu.