Smoothing Road Tourren erreserbak hotel, jatetxe eta abarrek leku libreak izatearen mende daude. Horregatik, erreserbak gutxienez 45 egun lehenago egite gomendatzen dugu beti.

Erreserba-egunaren eskaera jasotzean, Smoothing Road Tourrek egiaztatuko du establezimenduak libre daudela, eta jarraian harremanetan jarriko da bezeroekin behin betiko erreserba egiteko.

Hori egitean, erreserba-inprimakia bidaliko dio Smoothing Road Tourrek bezeroari, bidaiaren baldintzekin eta bankuko transferentzia egiteko kontu-zenbakiarekin batera. Zenbateko osoa edo 250 €-ko aurrerakina kobratuko dugu pertsona bakoitzeko; une horretatik aurrera, ibilbidea kontratatutzat joko dugu.

Gutxienez ibilbidea hasi baino 45 egun lehenago ordaindu behar da bidaiaren prezio osoa.

Ordainketa egiteko, bankuko transferentzia egin behar da erreserba egiaztatzean adierazitako kontu-zenbakira.