Smoothing Road Tour.
Ohiko galderak.

BADAGO GUTXIENEKO PARTAIDE-KOPURU BAT?

Bai, talde guztiek gutxienez 6 partaide eta gehienez 16 izango dituzte.

AUKERA DITZAKEGU IBILBIDEA EGITEKO EGUNAK?

6 partaide baino gehiagoko taldeen kasuan, nahi dituzten egunak aukeratu ahal izango dituzte, eta, tokiak libre daudela egiaztatu ondoren, erreserba egin ahal izango dute.
6 partaide baino gutxiagoko taldeen kasuan, toki libreak dituzten ibilbide erreserbatuen egunak eskainiko dizkie antolakuntzak; bestela, hilabete bakoitzeko lehenengo astebururako eman dezakete izena, eta gutxieneko taldea osatu arte itxaron.

BIDAIA DELA-ETA GAU BAT GEHIAGO BEHAR BADUGU?

Bidaia dela-eta gau bat gehiago erreserbatu behar baduzue, antolakuntzari eska diezaiokezue logela erreserbatzeko.ación.

ETA LEHENENGO GAUA BEHAR EZ BADUGU?

Lekuko partaideek lehenengo eguneko gaua eta afaria behar ez badituzte, harremanetan jarri behar dute antolakuntzarekin prezioa hitzartzeko.

ETA AUTOAN JOATEKOAK BAGARA ...NON APARKATUKO DUGU?

Autoa hotelaren garajean utz dezakezue beti, ibilaldia amaitu arte, eguneko 10 €-ko prezioan.

BADAGO GALTZEKO ARRISKURIK?

Uneoro laguntzaileak izango dituzue alboan; haiek lagundu eta gidatuko zaituzte. Gainera, GPX formatuko trackak emango dizkizuegu zuen gailuetarako.

ETA MATXURAREN BAT IZATEN BADUT?

Eskura izango beti duzue laguntza teknikoa, ordezko piezak eta ordezko bizikleta.

ETA EGUN TXARRA BADUT ETA AURRERA JARRAITU EZINIK GERATZEN BANAIZ?

Alboan izango dituzue beti laguntzeko ibilgailua eta bi laguntzaile, eta furgonetan amaitu ahal izango duzue etapa.

BADAGO JANIK ETAPETAN?

Jakiak darama beti laguntzeko ibilgailuak, eta etapa bakoitzean establezimendu batean geratuko gara, atseden hartzeko eta hamaiketako txiki bat egiteko.

ZIRKULAZIO HANDIKO ERREPIDEAK DIRA?

Etapa guztiak bigarren mailako errepideetan barrena egiten dira, betiere trafiko gutxi duten bideak eta txirrindularien segurtasuna helburu.

IZANGO DUGU ARROPA GARBITZEKO AUKERARIK?

Bai, gu arduratuko gara zuen jantziak jaso eta arretaz garbitzearekin, hurrengo egunean prest egon daitezen etapa berriari ekiteko.

NON UTZIKO DITUGU BIZIKLETAK GAUETAN?

Hotel bakoitzean giltzapeko egongela bat dago, eta han gordeko ditugu bizikletak eta materiala. Hurrengo egunean, prest edukiko dituzue.