ERABILERA BALDINTZAK

Webgune honetara sartzeko eta erabiltzeko baldintzak indarrean dauden legeek eta fede onaren printzipioak arautzen dituzte; erabiltzaileak hitza ematen du egoki erabiliko duela webgunea. Ez dira baimenduko legearen kontrako portaerak, ez eta hirugarrenen eskubideen edo interesen kontrakoak ere.
Smoothing Tracks SLren webgunea erabiltzeko, baldintza hauek irakurri eta onartu direla aitortu behar da, bai eta indarrean dauden arlo honetako legeek ezarri eta zabaldutakoak ere. Edozein arrazoirengatik baldintza hauekin ados ez bazaude, ez jarraitu webgune hau erabiltzen. Jakinarazpen eta/edo erreklamazio bat baliozkoa izan dadin, idatziz bidali behar da eta/edo posta ziurtatuz.

ERANTZUKIZUNAK

Smoothing Tracks SL enpresak ez ditu bere gain hartzen foroetan, sare sozialetan edo beste edozein euskarritan bildutako informazioa eta edukiak, eduki horiek hirugarrenek libre argitaratzeko moduan baldin badaude emailearen webgunean.
Hala ere, IGMEZLren 11. eta 16. artikuluak kontuan izanik, Smoothing Tracks SL enpresak edukiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko konpromisoa hartzen du, baldin eta eduki horiek Espainiako edo nazioarteko legeei, hirugarren batzuen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin badiezaiekete edo eskubideok urratu baditzakete.
Era berean, enpresak ez ditu bere gain hartzen internautaren ordenagailuan jarritako softwarearen akatsen eta konfigurazio okerren erruz sortzen diren kalteak eta galerak. Ez dago inolako erantzukizunik erabiltzailea Internetera sartzean sor litezkeen gertakari tekniko edo akatsen kasuan. Era berean, ez dago bermatuta ez dela gertatuko etenaldirik edo akatsik webgunera sartzean.

Smoothing Tracks SL enpresak eskubidea du bere webgunean dagoen informazioa eta web-orri horren konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eguneratu, aldatu edo kentzeko, eta ez du horren inguruko inolako erantzukizunik hartzen bere gain
Gure webgunean ikusten duzun prezio oro gutxi gorabeherakoa baino ez da. Erabiltzaileak jakin nahi badu zein den prezio zehatza edo ea berak baliatzeko moduko sustapenen bat duen produktuak, Smoothing Tracks SLrekin jarri behar du harremanetan zuzenean eta pertsonalki, nahi duen informazioa behar bezala eguneratua jasotzeko.