Gure historia kontatu nahi dugu,
gure ibilbideen bidez.

Gure ilusioa

Smoothing Tracks Donostian sortu zen, ilusio baten ondorioz. Hemen duguna, gu garena, kontatzeko ilusioa, eta beste modu batean kontatzekoa, gure ibilbide eta proposamenen bidez. Eta hemen gaude, martxan jartzen, proposatzen; baina, hasi aurretik ere, ez gaude bakarrik..
Gurekin lan egin nahi duten enpresa ugari batu zaizkigu jada, eta asko dute esateko. Beraz, guztiok batera arituko gara, gure erara, Smoothing Tracksen estiloan.

Gure era.

Ibilbide bakoitzak, zikloturistentzako proiektu bakoitzak helburu jakin bat du. Smoothing Tracksen patxadaz lan egitea gustatzen zaigu, proiektua dastatuz, xehetasun bakoitza zainduz, gure bezeroentzat osagai bakoitza aukeratuz, zerbait berezia eskaini ahal izateko.
Gure eremu naturalik onenak erakusten saiatzen gara ibilbiderik ederrenetan barrena, hotelik onenak aukeratzen ditugu atseden hartzeko eta gure gastronomia dastatzen dugu chef ezagunenen eskutik.