ERRESERBAK EGITEKO PROZESUA
  • Smoothing Road Tourreko erreserbak hotel, jatetxe eta abarretan dauden leku libreen mende; horregatik erreserbak gutxienez 45 egun lehenago egitea gomendatzen dugu beti.
  • Erreserba-egunaren eskaera jasotzean, establezimenduak libre daudela egiaztatuko du Smoothing Road Tourrek, eta harremanetan jarriko da bezeroekin erreserba gauzatzeko.
  • Ondoren, Smoothing Road Tourrek erreserba-inprimakia bidaliko dio bezeroari bidaiaren baldintzekin, eta banku- transferentzia egiteko kontu-zenbakiarekin batera. Zenbateko osoa edo 250 €-ko aurrerakina kobratuko dugu pertsona bakoitzeko, eta, behin hori eginda, kontratatutzat joko dugu ibilbidea.
  • Ibilbidea hasi baino 45 egun lehenago (gutxienez) ordaindu behar da erreserbaren zenbateko osoa.

 

EZEZTAPENAK ETA ALDAKETAK
  • Smoothing Road Tourren ezeztapen-politika kontrataturiko establezimenduen ezeztapen-politiken mende dago.
  • Bidaiaren baldintzetan egindako aldaketa orok 250 €-ko kostua izango du.
  • Ezeztapenak
    • Ibilbidea hasi baino 45 egun lehenago ezeztatzen bada, 250 €-ko kostua izango du partaide bakoitzeko.
    • Ibilbidea hasi baino 30-45 egun lehenago ezeztatzen bada, erreserbaren zenbateko osoaren % 50eko kostua izango du.
    • Ibilbidea hasi baino 7-30 egun lehenago ezeztatzen bada, erreserbaren zenbateko osoaren % 70eko kostua izango du.
    • Ibilbidea hasteko 7 egun baino gutxiago falta direnean ezeztatzen bada bidaia, erreserbaren zenbateko osoa galduko da.

Bidaia bertan behera geratzen bada, Smoothing Road Tourren antolakuntzak arrazoiak aztertzeko konpromisoa hartzen du irtenbiderik onena aurkitzeko.


ERANTZUKIZUNEN AZTERKETA

Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen, inola ere, atzerapenen ondorioz sortzen diren gastuak, atzerapen horiek hegaldien irteera edo itzuleretan edo ibilbide bakoitzeko irteerara iristeko bidean gertatzen direnean; kasu horietan, ordutegiak ahalik eta hobekien egokituko dira egoera berrira.

Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen Smoothing Road Tour ibilbidearen topagunera joateko bidean bezeroek izan ditzaketen gorabeherak.

Gure kirol-jarduera zikloturismoa dela kontuan harturik, bidaiariak bere gain hartzen ditu jarduera horrek berekin dituen arriskuak. Beraz, antolakuntzak ez ditu onartuko istripu, kolpe, ondorio eta abarren ondoriozko erreklamazioak; bidaia antolatzen duen agentziaren bidaia-asegurua arduratuko da haietaz, betiere bezeroek kontrataturiko eta berariaz onarturiko bermeetan oinarrituta. Bezeroek ordaindu beharko ditu berak kontratatu eta onarturiko bermeak gainditzen dituen gastu mediku oro.

Smoothing Road Tourren antolakuntzak ibilbideetan edo hoteletan aldaketak egiteko eskubidea izango du, ustekaberen bat gertatzen bada edo ibilbideek hala eskatzen badute bidaiaren kalitatea hobetu ahal izateko; edonola ere, kontrataturiko establezimenduen kategoria bermatuko dugu.

Bidaian ateratako argazkien irudi-eskubideak Smoothing Road Tourri lagatzen dizkiote bezeroek, sustapen gisa erabiltzeko.