Zikloturismoa

Txirrindularitza zaleak gara
Ilusio handiz diseinatzen ditugu gure ibilbideak
Horregatik dira hain bereziak

Zikloturistentzako esperientziak sortzen ditugu

Ibilbide bat proposatzen dugunean, zerbait berezia lortzea da beti gure helburua.
Zuek ere gurekin bidaiatzea nahi dugu, zuek aho zabalik uztea, elkarrekin barre egitea, eta bihurgune bakoitzaz, une bakoitzaz, txoko bakoitzaz gozatzea.
Ez dugu beste edozein ibilbide izan nahi; bestelako esperientzia bat proposatzen dugu, ibilbide ahaztezinak prestatu nahi ditugu.

Zer eskaintzen dugun

Zikloturistentzako esperientzia berezia eskaintzen dugu.
Utzi gure esku xehetasun guztiak.

Xehetasun guzti-guztiak zaintzen ditugu

Arreta pertsonalizatua. Bezeroa da garrantzitsuena guretzat. Xehetasun bakoitza zaintzen dugu, une bakoitza, esperientzia ahaztezina izan dadin.

Ibilbide ezin hobeak

Ibilbide bikainak, paisaia naturalak, kultura, tradizioa. Hotelik onenak, jatetxerik ospetsuenak, eta txirrindularitzako enpresa handiak.

Gastronomiarik onena.

Gure proiektuarn berri eman bezain laster, baiezkoa eman ziguten. Onenak dira: jatetxe eta chef ospetsuak; guztiak prest gure ibilbideak berezi egiten laguntzeko, ahaztezin bihurtzeko.

Lagunentzat

Etor zaitez zure lagunekin edo zure familiarekin; haientzat ere proposamen kultural eta gastronomikorik berrienak ditugu gure hiri guztietan.

Smoothing ROAD Tour

Gure ibilbideak Euskadi zeharkatzen du lau egunetan, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaian barrena…., eta gure hirien erdigunean uzten gaitu: hotelik onenetan, Gasteiz, Iruña, Donostia eta Bilbo ondo ezagutzeko, jatetxerik moda-modakoenetan afaltzeko eta gure gastronomia dastatzeko...

Ibilbide honetan ezer ez zaigu faltako: buru-belarri egin dugu lan, zuek ondo pasatzeko ezertaz kezkatu gabe, eta xehetasun guzti-guztiak zaindu ditugu.

Image
imagen3.jpg

Smoothing Gravel Tour

home-gravel-tour.jpg

Arabako probintziak zer esan asko dauka. Bere historia ezagutu, jendea, ingurune naturalak, erdi aroko hiriak, mendiak, Arabako Errioxa, bere sekreto guztiekin, ardo bereziak, maila altuko sukaldaritza, erdi aroko arkitektura eta eraikuntza berri ikusgarriak. Ezagutu Gravel estiloa, beste txirrindularitza mota berri bat Smoothing Tracks-en eskutik,

Arabak une oro harritzen zaitu…. Eta ez da inoiz bukatzen……..

Image

Kezkarik gabe. Zure familiarekin. Zure lagunekin.
Gu arduratuko gara guztiaz.

Udaletako turismo-bulegoen bidez, gure ibilbide turistikorik onenen beri izango duzue, gu ondo ezagutzeko.
Etor zaitez lagunekin, familiarekin; haientzat ere proposamen kultural eta gastronomikorik berrienak ditugu gure hiri guztietan.

Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image